XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prozedurazko edukinak

- Zenbait metodo erabilita (eskuz, txantiloiak, erregelak, arkatz eta estilografo desberdinak erabilita, etab.) zuzen bertikalak eta horizontalak egitea.

- Zenbait metodo (eskuz, konpasa, estilografoa, etab.) erabilita zirkunferentzien eta zirkunferentzi arkuen trazaketak egitea.

- Letrak, lerroak eta bilbeak bezalako material transferigarriak erabilita azken planoen aurkezpena hobetzea.

- Segmentu eta angeluekin eragiketak eta eraikuntzak.

- Poligono erregularrak egitea.

- Biraketak, translazioak, simetria edo homotezia bezalako eragiketetara jotzea beharrezkoa den poligonoak egitea.

- Eskala grafikoak eta bolanteak egitea eta berariazko problemak ebazteko erabiltzea.

- Kurba konikoak egitea horien ardatzetatik hasita, elipsearen kasuan benetakoak eta konjugatuak izan daitezkeenak.

- =zUz=ue, =zUz=ie eta =zIz=ie motako ukitzaileen problemak egitea, Zi edo Zu hurrenez hurren, zirkunferentzia edo zuzena izanik eta e ezagunak diren datuekiko ukitzailea izango den zirkunferentziaren erradioa.

- Erabilera arrunteko eta konplexutasun formal gutxiko objektuak diseinatzea, non ukitzaileen problemek parte hartzen duten.

Jarrerazko edukinak

- Txukuntasuna azken lana egiterakoan, ikasturte osoan kontuan izango dena.

- Errepresentatutakoaren proportzioekiko arreta.

- Jarraipide zehatzak betetzea.

- Marrazketa-tresnak erabiltzerakoan portaera egokia izatea.

- Zorroztasuna eskalak erabiltzerakoan.

- Jarrera sortzailea hartzea planteatutako problemei ebazpenak diseinatzerakoan.

- Lortutako emaitza egindako lotuneei jarraiki baloratzea.

2. NUKLEOA - GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA ETA ARAUKETA

Marrazketa Teknikoan beharrezkoa da plano batean (bi dimentsiokoa) objektu tridimentsionalen errepresentazioa gorpuztea, hala nola, planoetatik abiatuta obiektuak egin ahal izatea.

Nukleo honen helburua oinarrizko ezaguerak ematea da bi dimentsioetatik hirukora pasatzea ahalbidetzeko eta objektuaren bi dimentsioko errepresentazio horren interpretazio zuzena egiteko.